Berriak

RSS-2.0

Unai Hualde Parlamentuko Lehendakariak Nafarroako Parlamentuaren XI. legegintzaldiko hirugarren urteko jardueren oroitidazkia aurkeztuko du astearte honetan, ekainaren 30ean.

 

Oroitidazkiaren aurkezpen ekitaldia 11:00etan izanen da Erabilera Anitzeko aretoan.

[2026/06/29]

Kontuen Ganberak bermatu egin du kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta Parlamentuak behin-betikotasun tasa murrizteko egin duen esfortzua azpimarratu du, martxan dauden prozesuen ondoren % 7koa izango baita

[2026/06/29]

"Arropa Garbia" kanpainaren estatuko koordinatzailea den SETEM Federazioaren lana azpimarratu du Hualdek, eta gizarte sareak jardun politiko eta parlamentario onari egiten dion ekarpena aldarrikatu du

[2026/06/26]

Sozietate publiko guztiak jarduera-sektoreka antolatuta biltzen dituen organoan Ganberaren ordezkari izanen dira PSN, Geroa Bai eta EH Bilduren hautagaiak

[2026/06/25]

Indarreko babes-epea duten errentamendu-araubidean edo errentamendu eroserrazeko araubidean kalifikatutako etxebizitzei iraupen mugagabea aplikatuko zaie, haien behin betiko kalifikazioa edonoizkoa izanik ere

[2026/06/25]

Aldatu egiten dira balorazio-eskumena baliatzeko ardura duen organo kideaniztunaren osaera eta atxikipena, halako moldez non Lehendakaritza Departamentuaren esanetara egotera pasatzen den

[2026/06/25]

Errepideen alboetan dauden bizikleta-bideak eta ziklo eta oinezkoentzako bideak legean sartuko dira, eta bazterbideak bizikleta-ibilbide gisa erabiltzea erraztuko da

[2026/06/25]

Logelak alokatzeko modalitateak zehaztu dira, eta ohiko erabilerak, aldi baterakoak eta ostatu-erabilerak bereizi, etxebizitza-alokairuaren berezko bermeak txertatzeaz gain

[2026/06/25]

FADIR Fundazioak abiarazitako egoitza-baliabide bat da, desgaitasuna duten pertsonen autonomia sustatzekoa

[2026/06/24]

Parlamentuak sinplifikazio-plan eta -txosten bat exijitzen ditu, hiru hilabetean prest edukitzekoak, halatan ekidite aldera zama burokratikoak “belaunaldi-erreleboa zailtzea edo zama horrek landa-inguruneari eusten dioten haiek sistematik kanporatzea”.

[2026/06/23]